Neu Albaitaritzan, ohiko medikuntzaren osagarri erabiltzen ditugu terapia naturalak:

Akupuntura eta txinatar medikuntza tradizionala, fitoterapia edo Bachen loreak. Horrela, gure bezeroei terapiarik onenak eskain diezazkiekegu.

“Pazienteak tratatzen ditugu, ez gaixotasuna”

Dr. Edward Bach

etxeraino eramaten ditugu eskaerak eta pentsuak

Tarifa: 1€

Eskaerak whatsapp bidez.

Banaketa astelehen arratsaldetan egingo da.

Azken eskaria ostiralean arratsaldeko 5ak baino lehenago.

(Goierri, Gipuzkoa, eskualdera mugatua)

Eskaerak: ‘PEDIDO: ‘ hitza jarri eta behar duzuna eskatu 665.741.327 (Whatsapp)

Ordainketa aurretik tranferentzia bidez, edo jasotzerakoan eskudirutan (kopurua justu eman beharko da, ez dugu kanbiorik eramango)

ZERBITZUAK

MEDIKUNTZA OROKORRA: kontsultak, txertaketak, parasito-kentzeak, analisiak…

LARRIALDIAK: telefono bidezko arreta (665.741.327)

ERRADIOGRAFIA DIGITALA ETA EKOGRAFIA: erradiografia digitala, ekografia eta ekokardiografia.

KIRURGIA:

Elektrokirurgia (odol gutxiago galtzen da eta animalia hobeto sendatzen da)

Arnasa bidezko anestesia (anestesiaren segurtasun handiagoa)

Pazientea etengabe monitorizatuta dago

TERAPIA NATURALAK: espezialistak gara akupunturan eta elektroakupunturan, homeopatian,.

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA: kontsultak, txertaketak, etxeraino eramaten ditugu pentsuak…

DENDA: pentsu naturalak eta ekologikoak, Canun pentsuak, Anibio produktu naturalak, osagarrien aukera zabala… Atsegin handiz hartuko zaitugu!

Irati Apalategi

Zaragozako Albaitaritza Fakultatean lizentziatu nintzen, eta gero espezializazioa egin nuen: irudi bidezko diagnostikoa, ekografia eta ekokardiografia.

Asko gustatu izan zaizkit beti terapia alternatiboak; horregatik, akupuntura eta txinatar medikuntza tradizionaleko diplomatura egin nuen eta nutriterapian eta terapia naturaletan espezializatu nintzen: Bachen loreak, homeopatia eta fitoterapia

Ana Alberich

Beti izan dut argi albaitaritza ikasi eta animalienganako grina nire bizibide bihurtzea zela nire nahia.
Zaragozako unibertsitatean 2014ean lizentziatu nintzen eta harrezkero animali txikien klinikan lanean aritu naiz.

Lana eta prestakuntza ikastaroak uztartu ditut, bai barne-medikuntzakoak, bai kirurgiakoak nire lanbidean aurrera egiteko , eta zuen maskotak ahalik eta arreta handienarekin zaintzeko.

Itsaso

Animali artean bizitzea beti izan dut maite, baita albaitaritza ere. Ikasketak egin ezin izan nituenez Bilbon auxiliarra eta tekniko ikasketak egin nituen. Horrek nire zaletasunik politarena nire bizitza bihurtzeko aukera eman zidan.